Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Emakumeen Nazioarteko Eguna Asteasun

Ataria 2017ko martxoaren 2a

Bi ekitaldi antolatu dituzte Asteasun Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko:

Martxoaren 8an, asteazkenarekin, udaletxeko ikus-entzunezko gelan filma eskainiko dute Asteasuko Emakume Taldeak antolatuta. Ondoren, solasaldia eta merienda izango dira.

Martxoaren 11n, Iturri-Ondo jatetxean afari musikatua egingo da. Txartelak dagoeneko salgai dira herriko hainbat puntutan.

Gainera, igandean, martxoaren 5ean Donostian egin zen Lilatoian 22 asteasuarrek hartu zuten parte eta denak elkarrekin joateko, mikrobusa antolatu zuen Asteasuko Udalak.

Alkatea Gernikan

Eudelek eta Emakundek antolatuta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako andrazko alkateek Emakumeen Ezohiko Bilera egin zuten martxoaren 1ean Gernikako Batzarretxean (Bizkaia). Martxoaren 8rako Eudelek prestatutako adierazpen instituzionalarekin bat egin, eta politikan emakumeen parte hartzea zein ordezkaritza orekatua eskatu zuten.

Eskualdeko bi alkateek hartu zuten parte ezohiko bilera horretan, Asteasuko Pili Legarrak eta Berastegiko Amaia Azkuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!