Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Maila handiko saioa Asteasun

Ataria 2017ko otsailaren 20a

GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 2 1487594003654
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 1 1487593997419
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 3 1487594009218
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 4 1487594014517
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 5 1487594019847
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 6 1487594024770
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 7 1487594029812
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 8 1487594034418
GIPUZKOAKO HERRIARTEKOA ASTE 9 1487594039556

Maila ederreko saioa ikusi ahal izan zuten otsailaren 17an Iturri Ondo jatetxera bertaratu zirenek. 75 afaltiar izan ziren eta saioa hasterako propio hurbildu ziren ikusleak ere mordoxka. Afariak giroa jarrita edo, hasieratik saio beroa izan zen eta bertsolariak eta entzuleek, biek erantzun zuten ederki.

Agurrean,Karidadeko Benta taldekoek eman zuten zeresana traktore horiarekin, Zarauzko Ran Rober Ran azpiratzeko prest. 8ko handiko ariketan arrazoi onak utzi zituzten Joseba Otaegi eta Nahikari Gabilondok. Txikikoan, jendearen barrea eragiten jakin zuten artzain paperean aritu zen Iñigo Manzisidor“Mantxi”-k eta jubilatu gaztajalea izan zen Haritz Mujikak. 10eko txikian ostera, bertso sakonagoetan egiten badakitela erakutsi zuten Unai Mendizabalek eta Felix Zubiak, gaitz larri baten aurrean izan litezkeen bi jarrera irudikatuz.

Puntu erantzunetan bixi aritu zen “Mantxi”, galderei zuzen erantzunez. Oinak emandako ariketan berriz, tarteka kolpeak jotzen asmatu zuten Otaegik eta Gabilondok. Bakarkako lanean, bakoitzak bere gaitik, bina bertso sinesgarri eskaini zituzten Mendizabal eta Zubiak, entzuleak aseta utziz. Agian, gaueko bertsoaldirik txalotuena kopletan Karidadeko Benta taldekoek egindakoa izan zen, alkoholik edaten ez duten bertsolariei begira dauden txikiteroen paperean. Erreferentzia gertukoekin entzuleengana iristen asmatu zuen Asteasu-Zizurkilgo hirukoak.

Amaieran, bai entzuleak eta bai bertsolariak gustura egin eta ikusitakoarekin eta emaitzak ere parekotasuna isladatu zuen: 13 puntu Karidadeko Bentarentzat, 11 Ran Rober Ran taldearentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!