Txomin Ortiz de Zarate bikain, mendiko eskiko lasterketetan

Ataria 2017ko otsailaren 10a

Txomin Ortiz de Zarate asteasuarra emaitza bikainak lortzen ari da mendiko eskiko lasterketetan. Espainiako txapelketako banakako lasterketa ere irabazi zuen, kadete mailan.

Proba "gogorra" izan zen: ordubete baino gehiago iraun zuen eta lau igoerek 900 metroko desnibela izan zuten. "Teknika ona eskatzen zuten igoerek eta jaitsierek: eskiak jantzita edo bizkarrean eraman behar izan zituzten, eta malda pikuak kranpoiak eta soka bidez gainditu behar izan zituzten",

Bestalde, Espainiako txapeldun izan da sprintean asteburu honetan: "Minutu gutxiko lasterketa azkarra da, eta potentzia handai eduki behar da". Emaitza "bikaina" lortu du, eta horri esker, Italian izango den Munduko Txapelketan hartuko du parte; otsailaren 23tik martxoaren 2ra jokatuko da. Horren ondren, Frantziako Pierra Menta etapatako lasterketan ere parte hartuko du asteasuarrak. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!