AGUAZILAREN IBILGAILUA, ELEKTRIKOA

Ataria 2017ko urtarrilaren 19a

Asteasuk zabalera handia dauka eta bailara asko sakabanatuta. Berehala jabetu ziren udalean aguazilak guztietara iristeko ibilgailua beharko zuela.

Tolosaldea Garatzenek sustatzen duen energia mahaian parte hartzen du Asteasuk eta mahaiaren ekimenez energia azoka egin zuten udazkenean herrian. Han ikusi zituzten lehen aldiz ibilgailu elektrikoak eta aukera egokia iruditu zitzaien aguazilarentzat.

«Bada garaia guk ere sostengarritasunean pausoak emateko», esan du Legarrak. 150 kilometroko autonomia du ibilgailuak, «nahikoa herrian zehar ibiltzeko» eta udal lokal batean jarriko dute autoa kargatzeko puntua.

«Moduan» erosi dutela aitortu du alkateak eta beharrezko ekipamendu eta araudiaren araberako errotulazioak jarri ondoren, egunotan izango da kotxea Asteasun.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!