Asteasuko II. Kros solidarioarekin amaituko dira eguberrietako ekimenak

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 20a, 16:35

Eguberrietarako ekimen ugari antolatu dituzte Asteasun. Udalak, Usarrabi abesbatzak, Kukute guraso elkarteak Atzapar kirol elkarteak, Lizardi Etxeak eta Matxintxulo gazte asanbladak elkar hartu dute egitaraua prestatzeko.

Egitarauarekin amaitzeko, urtarrilaren 8an II. Kros solidarioa egingo dute herrian, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. 2007 eta ondorengo urteetan jaiotakoek 500 metro egin beharko dute korrika, 11:30ean hasita. Hamar minutu beranduago, 2003tik 2006ra bitartean jaiotakoak aterako dira eta bi kilometroko itzulia egin beharko dute. 12:00etan, aterako dira nagusiak: kadeteek lau kilometroko bidea egin beharko dute eta jubenil eta seniorrek sei kilometrokoa.

Aurrez eman beharko da izena kros solidarioan parte hartzeko eta 11:30ak arteko epea jarri dute horretarako. Irabazle eta partaide guztientzat hamaiketakoa eta sariak egongo direla iragarri du Asteasuko Udalak.

Hona hemen eguberrietarako Asteasun antolatu duten egitaraua:

ABENDUAK 23, ostirala

19:30. BIZIMINEZ dokumentala, ondoren Josu Iztuetarekin solasaldia.

ABENDUAK 24, larunbata

12:00. Olentzero eta MariDomingin-en etorrera frontoian.

ABENDUAK 26, astelehena.

16:00 -19:00. ROBOTIKA TAILERRA (Micro:bit con Kodu) 7-12 urte

17:00. XALTO PAILAZOA Ikus-entzun aretoan 4-6 urte.

ABENDUAK 27, asteartea.

Arratsaldean. TALO TAILERRA Lizardi Etxean. HH2-HH5 16:00etan, LH1-LH3 17:00etan eta LH4-LH6 18:00etan.  

ABENDUAK 29, osteguna

16:00-19:00. ROBOTIKA TAILERRA (Nire leheh robota)

ABENDUAK 30, ostirala

Arratsaldean. KULUNKATAURI emanaldia (6-12 urte)

19:30. HELDUENTZAT KONTZERTUA Ikus-entzun aretoan. PIlar Gerra abeslariaren kontzertua. Edson Goya gitarra eta Nando Gomes perkusioan dituela. Bossa Nova musika eskainiko dute eta "Preciso Andar" diskoa aurkeztuko dute.

ABENDUAK 31, larunbata

17:00. Urrezko Aizkora finalak jokatuko dira.

URTARRILAK 2, astelehena

16:00-18:30. KAMIXETAK MARGOTZEKO TAILERRA (Haur Hezkuntza) eta ZERAMIKA MARGOTZEKO TAILERRA (LH1-LH4).

17:00. Zipi Zape filmaren emanaldia eta ondoren merienda.

URTARRILAK 3, asteartea

Arratsaldean. KANDELAK MARGOTZEKO TAILERRA (LH5-LH6)

17:00. ZOOTROPOLIS (Ondoren Merienda)

URTARRILAK 5, osteguna.

Arratsaldean. Kukute Guraso elkarteak antolatuta, Errege Magoen desfilea.

URTARRILAK 7, larunbata.

15:30. Haur eta Helduentzat esku pilota eta pala txapelketak. Finalak.

15:45. Euskal herriko Mus Txapelketako kanporaketa Aiztondo Elkartean.

URTARRILAK 8, igandea

11:30. ASTEASUKO II.KROSS SOLIDARIOA (Haur eta Helduentzat)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!