Nekane Libre eguna egingo dute bihar Asteasun

Ataria 2016ko abenduaren 16a

Villabonako Onddo gazte asanbladak eta Aizan talde feministak antolatu dute ekimena. Egun osoan zehar ekimenak egongo dira eta elkartasunezko postuak jarriko dituzte Asteasuko frontoian.

Zuricheko espetxean dute preso Nekane Txapartegi asteasuarra Espainiak egin duen estradizio eskaerari Suitzak zer erantzungo zain. Espainiako poliziaren esku pasa zituen egunetan jasan zituen bortxaketa eta torturen frogak aurkeztu ditu Txapartegik eta asilo politikoa eskatu dio Suitzako estatuari.

Elkartasunezko ekimen ugari ari dira antolatzen egunotan bai Suitzan eta baita Asteasun ere. Biharko egunari begira hitzaldi sorta antolatu dute. Hona hemen egitaraua:

12:00. Nekane Txapartegiren egoera, hitzaldia Joseba Txapartegiren eskutik, udaletxeko ikus-entzunezko gelan. Eta baita pintxo beganoak eta Erein talde akustikoa izango dira.
16:00. Emakumea, immigrantea eta presoa, hitzaldia Katia Reimbergen eskutik, udaletxeko ikus-entzunezko gelan.
17:30. Emakumeak eta kartzela: eredu patriarkala aztergai, mahai ingurua. Oihana Etxebarrieta eta Elena Beloki Resak eskainia, udaletxeko ikus-entzunezko gelan.
19:30. Poteo musikatua.
Ondoren. Manifestakzioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!