Urrutiak aise irabazi dio Telleriari

Ataria 2016ko abenduaren 3a

Harri-jasotzaileen apustua izan da Asteasuko Usarrabi frontoian, eta Josetxo Urrutia leitzarrak irabazi du 56 jasoaldi eginez. Urtzi Telleria lasartearrak 45 egin ditu.

Apustua sei minutuko hiru txandatara jokatu da eta harri-jasotzaile bakoitzak bere pisuaren bikoitza zuen harria jaso du. Hala, Urrutiak 142 kiloko harriarekin aritu da eta Telleria 156 kilokoarekin. Lehenengo txandan ikusi da Urrutia askoz gehiago zela apustuan, 20 jasoaldi egin baititu, eta Telleriak 15. Bakoitzak etxean egindako jasoaldietan aritu da Asteasuko frontoian. 3.000 euro jarri ditu kirolari bakoitzak apusturako. Ia 500 pertsona joan dira norgehiagoka ikustera Usarrabi frontoira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!