Asteasuko udalak Euskararen Eguna ospatuko du

Ataria 2016ko abenduaren 1a

Asteasuko Udalak ekitaldiak antolatu ditu larunbatean eta adierazpena kaleratu du Nazioarteko Euskararen Egunaren harira. Hona hemen:

Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugu. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.

Euskara bizitzen ari den zabalkundea gizarte osoaren nahi eta ahaleginari esker gertatu da. Norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Jende askoren eskuzabaltasunari esker.

Euskarari beste bultzada bat emateko asmoz larunbat goizean plazan ekitaldi xume bat egitea erabaki dugu eta herritar guztiei gonbita luzatzen dizuegu:

11:00. Udaletik zintzilikatzeko txantxangorriaren margotzea.

Ondoren. Euskararen ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!