Aiztondora eguna Asteasun, azaroaren 19an

Ataria 2016ko azaroaren 7a

Aiztondoko preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna egingo dute Asteasun, azaroaren 19an. Herri kirolak, bertso-poteoa, afaria, bertso saioa eta musika izango dira.

Aiztondora eguna, 17:30ean hasiko da Xiba herri kirol jaialdia. Ondoren, 18:30ean ekitaldia izango da eta hori bukatuta, Haritz Mujika, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazurekin bertsopoteoa.

Afaria Asteasuko frontoian egingo dute eta bertara joateko txartelak salgai dira Asteasuko Iturri-Ondo eta Patxinen, Adunako Uztartzan, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Zizurkilgo Iriarte eta Egarrin. Afalostean, bertsolariak arituko dira eta ondoren Xabi Solano eta DZ Zigorrekin kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

Eguerdian, 12:30ean, ekitaldi instituzionala egingo da eta bailarako udalek dispertsio politikarekin amaitzeko testua babestuko dute bertan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!