2017ko egutegirako argazki lehiaketa jarri da martxan

Ataria 2016ko urriaren 17a

Lanak, azaroaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira Asteasuko udaletxean edo bestela kultur etxean.

Pertsona bakoitzak, gehienez 20 argazki aurkeztu ahal izango ditu, tif edo jpg formatuetan. A4 neurria beharko dute izan lanek eta pulgadako 300 pixeletako erresoluzioa.

Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu beharko dira eta Asteasuko txokoak eta ikuspuntu ezberdinak erakutsi beharko dituzte: auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak...

Urtean zehar, herrian ospatzen diren hainbat ekitaldi iragartzeko (festak, iñauteriak, azoka...) inprimakietan erabiltzeko argazkiak aurkeztu nahi dituenak, beste CD batean entregatu beharko ditu.

Lehiaketara aurkezten diren argazkiekin osatuko du Asteasuko Udalak 2017ko egutegia. Partaideen artean hiru afari zozkatuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!