Zarateaitz inguruko lubakiak bisitatzeko irteera

Ataria 2016ko urriaren 17a

Urriaren 22an, larunbatean egin dute hitzordua. Asteasuko plazan 09:30ean geratu dira lubakietara igotzeko. Zuzenean gerturatu nahi duenarentzat, 10:00etan egin dute zita Saskarate baserrian.

Orain gutxi, oroimen historikoari lotutako liburu baten aurkezpena egin du Asteasuko Udalak, Zizurkil eta Adunakoarekin batera: "Saseta defentsa-sistema: armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.

1936an Zarate eta Andazarrate inguruan altxamendu faxistan parte hartu zutenen aurkako erresistentzia gogorra egin zen eta Aranzadi zientzia elkartearekin batera, hainbat lubaki garbitu eta argitara eman dira, auzolandegietan parte hartu duten gazteekin batera.

Liburuaren egile den Karlos Almorzarekin batera, arrasto horiek ikusteko aukera izango da larunbatean Asteasun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!