Gazteleku berria dute Asteasun

Ataria 2016ko urriaren 6a

Lizardi etxean egongo da kokatuta, Asteasuko Kale Nagusian. Ostirala eta larunbatean, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute.

Futbolina, mahai jolasak, bideokontsola, aldizkariak, musika... eta giro onean aritzeko espazioa izango dela iragarri dute udaletxetik.

Herriko gazteei bertara azaltzeko eta Gazteleku berria ezagutzeko deia luzatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!