Gaur amaitzen da Haurreskolen Partzuergoak zabaldu duen matrikulazio kanpaina. Asteasuko haur eskolan, plaza libreak daude oraindik eta izen emateak zabalik mantenduko dituzte datozen egunotan. 30 umeentzako tokia dago. Izen emateak, Pello Errota eskolaren ondoan, Elizmendi auzoan dagoen haur eskolan edo 943 69 09 39 telefonoan egin daitezke.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?