'Nekane Libre' oihukatu dute Suitzan

Ataria 2016ko irailaren 26a

Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 7 1474878282238
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 2 1474878237831
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 8 1474878291763
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 12 1474878334763
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 3 1474878246031
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 4 1474878253816
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 5 1474878266650
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 6 1474878274487
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 9 1474878307119
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 10 1474878314695
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 11 1474878323198
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 1 1474878226940
Bernan Txapartegirekiko elkartasun olatua 13 1474878342776

Nekane Txapartegiren estradizioa bertan behera geratzeko aldarrikatu zuten ehunka lagunek larunbatean Bernan (Suitzan). Nekane Libre plataformakoek egin dute bidaiaren kronika:

Ostiral iluntzean 20:00 aldera abiatu ginen Asteasutik Bernara, bagenekien aurretik 14-15 orduko bidaia genuela baina gure artean giro ona eta gogoa nabariak ziren. Bidean afaldu eta beharrezko geldialdiak egin ondoren espero bezala goizeko 11:00tarako Bernara iritsi ginen. Bertako Euskal Herriko lagunak taldeko Simon eta Cathrine zain genituen; bazkaria prestatua ziguten Reithalle gaztetxe edo zentro alternatibora eramateko.

Bertara iritsi eta elkarrekin solasean egon ondoren bazkari ederra eskaini ziguten bertako lagunek, Zornotza eta Iruñako joaldunak ere gurekin ziren ordurako elkarrekin bazkaltzeko. Giro onean bazkaldu eta kafea hartu ondoren manifaren hasierara joateko garaia zen.

Manifaren haiserara iritsi ginenean jende asko topatu genuen, ehunka pertsona ziren bertan eta manifestazioa antolatu zuten jendeak uste baino jende gehiagok parte hartu zuen. Bertan Suitzako lagunen babesa jaso genuen Euskal Herritik joandako lagunek eta Nekaneren anai-arrebek bereziki.
Manifaren hasieran Olivier Peter Nekaneren abokatuak, Arantxa Azurmendi Nekane Libre plataformako kideak, Jonan Lekue Sortuko kideak, Bernako talde feministako kideak eta Bernako Berdeen talde politikoko zinegotzi batek hartu zuten hitza.

Honen ondoren joaldunak gidatuta manifako ibilbidea egin genuen. Benetan zirraragarria zen bertan sortutako giroa eta manifestazioak zuen gogoa eta indarra, gazte asko eta askok hartu zuen parte.
Amaierara iristean agurra dantzatu eta Eusko Gudariak abestuz amaitzeko aukera eskaini ziguten eta honekin eta taldean ateratako argazkiekin amaitu genuen ekitaldia.

Honen ondoren Berri Txarrak taldearen kontzertua etorri zen. Manifa bukatu zen plazan bertan izan zen kontzertua. Eguna ederki zihoan eta kontzertuak amaiera ezin hobea eman zion. Mila esker Berri Txarrakeko lagunei!!

Kontzertua amaitu ondoren autobusean sartu aurretik afari mokadua eta berriro Asteasura egin genuen buelta. Igande eguerdian iritsi ginen Asteasura. Bidai luzea izan da eta ezin uka nekatuak iritsi garela baina hala ere bidaia esperientzia paregabea izan da eta pilak ederki kargatuta itzuli gara. Suitzan egon garen jendearen aldetik jaso dugun babesa eta solidaritatea paregabeak  izan dira. Suitzaren alderdi humano eta solidarioena ezagutzeko aukera izan dugu. Nekaneren inguruan, bai bertako Comiteak eta bai lagunek egiten duten lana paregabeak dira.

Suitzako prentsan eta politikoen artean Nekaneren gaia oihartzun zabala izaten ari da, ezkerreko prentsaz gain beste hedabideetan ere asko zabaldu da eta Nekane bera emakume torturatu gisa agertzen dute komunikabideek. Partidu politikoen artean Berdeak eta Langileen alderdiak bere babesa erakutsi diote eta alderdi sozialistak ere gaiarekiko interesa agertu du azken asteetan.

Zalantzarik ez dugu horrelako ekitaldiek Nekaneri emango dioten indarra, behar beharrezkoa duen indarra pairatzen duen zapalkuntza eta inkomunikazio egoerari aurre egiteko.

Orain justiziaren ordua eta Nekane Libre izateko garaia!!

Nekane Libre plataforma

 

Askatasun Taupadak erabiltzaileak egindako bideoa:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!