Hutsik egiten ez duen azoka berezia

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 25a

Asteasuko kaleak jendez bete dira gaurkoan. Eguraldiak tarteka asko lagundu ez badu ere, jende ugari erakarri du azoka bereziak. Plaza eta frontoia postu ezberdinez bete dituzte eta ganadu erakusketak ere hartu du lekua aldameneko zelaian.

Denetarik aurki zitekeen gaurkoan Asteasun. Egurrezko esku-lanetatik hasi eta arropa, bitxi, barazki, haragi, gozo, pintxo, talo eta artisau lanetaraino. Hori gutxi ez eta ganadu erakusketa ikusteko aukera izan da. Behi, zaldi, asto, poney, ardi eta ahuntzak izan dira ikusgai besteak beste. Tartean, esne behien erakustaldia egin dute. Goiz guztian zehar, trikitilari eta pandero-jotzaileak ibili dira kalejiran kale inguruak alaitzen. Goizean azoka ikusi eta zerbait erosteko astirik hartu ez duenak,arratsaldean ere izango du aukera, egun osoan zehar izango baita azoka. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!