Txapartegiri babesa adieraziz

Ataria 2016ko irailaren 20a

"Nekane Libre: Asilo politikoa orain, estradiziorik ez!" lelopean, elkarretaratzea egin dute Suitzako kontsulatuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eskutitz bat entregatu dute kontsulatuan Txapartegiren asilo politikoa eskatzeko. 

Bestalde, Txapartegiren aldeko argazkia atera zuten igandean, Zelatunen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat lagunek egin zuten bat ekimenarekin.

 

Nekane Txapartegiren aldeko ekimenak ez dira amaitu, ordea Irailaren 24an, larunbata, manifestazioa egingo dute Bernan (Suitza). Autobusean izena emateko joseba.txapar@gmail.com helbidera idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!