Ikasturte osoko kirol ikastaroak Asteasun

Ataria 2016ko irailaren 13a

Irailaren 14tik ekainaren 16ra arte iraungo dute ikastaroek eta egunotan egin beharko da izen ematea Asteasuko kiroldegian.

Honako saioak eskainiko dituzte:

-Hirugarren adinekoentzat gimnasia, astelehen eta asteazkenetan 10:30tik 11:30ra.

-Aerobika, astearte eta ostegunean, goizez 09:30tik 10:30ra eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldez, 20:00etatik 21:00etara.

-Mantenu gimnasia egingo dute astelehen, asteazken eta ostegunetan, 15:00etatik 16:00etara.

-Pilates ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan emango dute, 18:00etatik 19:00etara.

-Ciclo-Indoor ikastaroan hiru talde egongo dira. Lehen taldeak astelehen eta asteazkenean eta bigarren taldeak astearte eta ostegunetan jasoko ditu saioak, 19:00etatik 20:00etara eta hirugarren taldeak astearte eta ostegunetan egingo dute ikastaroa, 20:00etatik 21:00etara.

-12 eta 18 urte arteko gazteentzat Ciclo-Indoor ikastaroa asteazkenetan izango da 17:00etatik 18:00etara.

-Aerobika gazteentzat (12 eta 18 urte artekoentzat), asteazkenetan izango da 16:00etatik 17:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!