Igor Esnaola txapeldun

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 7a

Igor Esnaola legorretarrak irabazi du Euskal Herriko sega txapelketako finala, 2.884 kilo ebakita. Ordubeteko lana egin behar izan du bakoitzak.

Bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte eskualdeko ordezkariek: Jokin Etxeberria amasarra izan da bigarren, eta 2.679 kilo ebaki ditu. Arkaitz Arteaga baliarraindarrak hirugarren postua lortu du: 2.642 kilo ebaki ditu.

Laugarren postua lortu du Julen Gabirondo iazko txapeldunak 2632,5 kilo ebakita. Etxeberriak, Arteagak eta Gabirondok txartel bana jaso dute, eta 20 kiloko penalizazioa jarri diete bakoitzari.

Jende ugari bertaratu da Sarobe baserriaren ondoko belardira, eta azken momentura arte animatu dituzte segalariak.

SAILKAPENA

1-Igor Esnaola: 2.884 kilo

2-Jokin Etxeberria: 2.679 kilo

3-Arkaitz Arteaga: 2.642 kilo

4- Julen Gabirondo: 2.632,5 kilo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!