Txapartegiren tortura txostena bidaltzeko epea luzatzea eskatu du Espainiak

Ataria 2016ko uztailaren 26a

Uztailaren 15ean zuen Espainiak azkeneko eguna tortura txostena Suitzako Justizia Bulego Federalari bidaltzeko. Epea hilaren 22ra arte luzatzea eskatu zuen hasiera batean eta orain, beste astebete eskatu du. Ostiralean igorri beharko luke txostena.

Apirilean atxilotu zuten asteasuarra Suitzan eta ekainean bere estradizioa eskatu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak. Suitzako gobernuak Txapartegiren defentsak aurkeztutako dokumentuak aipatu eta 1999an salatu zituen torturei buruzko txostena eskatu zion Espainiari, uztaila hasieran. 
Defentsak aurkeztutako dokumentuen artean daude, alde batetik, Tortura: 1960-2013 ikerlanaren barruan asteasuarraren kasuaren inguruan jasotzen den informazio guztia, eta bestetik, Suitzak psikologo batek egindako txostena, non ondorioztatzen den, trauma osteko estresa jasan duela Txapartegik Guardia Zibilak 1999an Guardia Zibilak egin zizkion torturengatik.
 
Bien bitartean, Nekaneren senitartekoek presoari gutunak bidaltzen jarraitzera animatu dituzte herritarrak, "azken aldian gutun gutxi jasotzen ari da, ez dakigu geldituta ote dituzten edo gutxiago idazten ari garen. Beraz, jendea animatu nahi dugu idaztera". Hau du helbidea Zurich ondoko Dielsdorf herriko kartzelan:

Nekane Txapartegi
Gefängnis Dielsdorf
Spitalstrasse 5
Postfach 115
8157 Dielsdorf

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!