Festa giroa Santamañan

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 17a

Asteasuko Santamaña ermitaren inguruan ez da festarik faltatu egun guztian zehar.

Goiz-goizetik sumatzen zen festa usaina Asteasun. Lehenengo meza nagusia ospatu dute eta herri kirol emanalda izan da jarraian. Harrijasotzaileak eta aizkolariak aurkitu duten itzal apurrean burutu dituzte lanak. Harria jasotzen Ostolaza eta Kortaben aritu dira eta Jokin Alkizalete eta Julen Alberdiri tokatu zaie gaurkoan aizkora hartu eta egurra moztea. Jendearen ohiu eta txalo artean egin dute erakustaldia. Jarraian, Laja eta Larrañagak alaitu dituzte inguruak trikiti soinuarekin. 

Arratsaldean berriz, 700 kiloko harria mugitzen aritu dira norgehiagoka gazteak zaharren aurka. 57 zentimetrogatik gazteak izan dira garaile. Bi taldeek 54 buelta eman dituzte. Festa eguna behar bezala amaitzeko, Laja eta Larrañagaren soinua izan da entzungai. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!