Tranpazuloren zain dira Santamañan

Ataria 2016ko uzt. 14a, 11:18

Ostiralean hasi eta astelehenera bitarte luzatuko dira festa egunak.

Lau egunerako egitaraua dagoeneko prest dute Santamañako muinoan. Ostiralean hasiera emago diete festei, iluntzeko zortzietan, txupinazoarekin batera. Asteburu osoan festarako aukera izango da Asteasuko txoko horretan.

Ostirala bizilagunak biltzeko eguna izanik, mahaiaren bueltan elkartuko dira, herri afarian.

Larunbatean, haurrek gozatzeko eguna izango dute, eurentzako jolasak izango baitira, 16:30ean hasita. Eguna mus txapelketarekin eta erromeriarekin birobilduko dute Santamañara gerturatzen direnek.

Igandean herri kirolen txanda izango da. Herriz herri plazak betetzen dituzten horiekin batera Desapiyua ere izango da, eta gazteak zaharren aurka ariko dira bi taldetan banatuta. 20 minutuko saioa izango dute, eta 700 kiloko harriarekin egingo dute lan.

Eta, azkenik, astelehenean herriko gazteak herri kiroletan ikusteko aukeraz, bertsolarien ateraldien laguntzaz, Tranpanzulori hurrengo urtera arte agur esateko unea iritsiko da.

Bihar, ostirala

20:00. Txupinazoa.

21:00. Herri afaria.

Gauean, Astiazaran eta Narbaiza.

Etzi, larunbata

16:30. Haur jolasak.

16:30. Santamañako XXI. Mus Txapelketa. 16:00etan izena ematea. Orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko, eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.

Gauean, Elizagoien ahizpak.

Goizaldean, txokolatada.

Uztailak 17, igandea

11:30. Meza Nagusia.

Ondoren, herri kirolak: Aizkolariak: Jokin Alkizalete eta Julen Alberdi.

Harrijasotzaileak: Ostolaza eta Kortaben.

Ondoren Laja eta Larrañaga.

18:00. Desapiyua: gazteak zaharren aurka (bi talde, 20 minutuko saioan, 700 kiloko harriarekin).

Gauean, Laja eta Larrañaga.

Uztailak 18, astelehena

11:00. Meza Nagusia.

Ondoren, hamaiketakoa.

13:00. Herri kirolak bertako gazteen artean.

Ondoren, bertsolariak eta trikitilariak: Irazu eta Peñagarikano; eta Izer Alabier eta Lutxurdio.

17:30. Kalejira.

Afariaren aurretik, Tranpazuloren jaitsiera.

Gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!