Sanpedroak 2016

250 pertsona elkartu dira bazkaltzeko

Ataria 2016ko uztailaren 2a

Asteasuko sanpedroak pixkana aurrera doaz. Plazan dagoen karpa bete dute kuadrillen bazkarian eta gaur gaua luzea izango dela iragarri dute bertan zauden gazteek.

Gau parterako, 21:30ean barrikotea izango dute, norberak eramandako janariarekin. Gaztetxeak antolatu du ekitaldia, eta txosnako karpan izango da, DJ Bullek girotuta. Ondoren, 23:30ean kontzertuak: Otuz, Vendetta eta Izeberg. Egunari amaiera emateko, DJ Bull txosnako karpan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!