Sanpedroak 2016

Txikienek ere badakite festa egiten

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala

Haurren eguna izan da ostiralean Asteasuko Sanpedroetan. Haur parkea eta zezenak eta poneyak izan dira, besteak beste.

Arratsaldean, mozorroen kalejira egin dute Kalean txarangarekin, eta herri afaria egin dute ondoren. Gauean, DJ festa izango da.

Bihar, Kuadrillen Eguna

Larunbatean Kuadrillen Eguna izango da. Egun luzea izango dute aurretik: 12:00etan, triki-poteoa egingo dute, eta 14:30ean, bazkaltzeko ordua izango da. Guean, Otuz, Vendetta eta Izeberg taldeen kontzertuak izango dira, eta DJ Bullek jarriko du festa goizeko ordu txikiak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!