Sanpedroak 2016

Jaietako egun handia ospatzen ari dira Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko ekainaren 29a

San Pedro eguna ospatu dute Asteasun. Goizean, meza nagusia izan da Elizmendiko elizan eta Soka Dantza dantzatu dute ondoren. 

Dantza emanaldiaren ondoren, Asteasuko pilota eskolako finalak jokatu dituzte aurrebenjaminek eta benjaminek. Aurrebenjaminetan, Iker Izagirrek eta Irai Calvok jokatu dute eta Izagirrek irabazi du 16-10. Benjaminetan, aldiz, Aimar Segurola gailendu zaio Manex Usabiagari, 16-9.

Asteazken arratsaldean jarraitu du festak Asteasun; 18:00etan, kalejira izan da herriko musikariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin. 22:30ean, bertso saioa izan da Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Amaia Agirrerekin. Gai jartzailea Haritz Mujika asteasuarra izan da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!