Sanpedroak 2016

Jaitsi da sorgina Asteasuko kaleetara

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko ekainaren 28a

Asteartean jaitsi zen sorgina herrira eta igandera arte egongo da herriko balkoian. Zenbat zeate? bluxa kuadrillako kideek izan zuten txupinazoa botatzeko ohorea. 

Txupinazoaren ondoren, kalejira izan zen herriko txistulari, buruhandi eta Zizurkilgo erraldoiekin. Egunari amaiera emateko, mus eta txintxon txapelketak egin zituzten.

Frontenis eta gizonezkoen txapelketako finalak, astearte arratsaldean

17:30ean frontenis eta gizonezkoen pala txapelketaren finalak jokatu zituzten. Frontenis txapelketako banakako finala Mikel Muguruzak irabazi zion Jon Zubeldiari, 30-20. Binaka, Yeray Otaegi eta Urko Arizeta bikotea gailendu zen, Unai Usandizagari eta Jon Zubeldiari 30-19 irabazita. Palan, Jokin Txapartegik eta Patxi Garmendiak irabazi zieten Joseba Txapartegiri eta Juan Karlos Aiertzari, 30-29.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!