Nekane Libre plataforma hiru helbururekin sortu da.
Alde batetik, "Nekanek berak nahi duen lekuan, nahi duen pertsonekin –bereziki bere alabarekin- bizitzeko duen eskubidea" aldarrikatu nahi du ekimenak. Bestalde, Txapartegiren egoerak sorrarazten dituen gastu ekonomikoei aurre egiteko "sostengu ekonomikoa eskaintzeko elkartasun bideak landuko ditu". Amaitzeko, plataformak, "espetxean dauden gainerako euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak ezabatzeko" lan egingo duela iragarri du.