Senidetze eguna egingo dute larunbatean Asteasun

Ataria 2016ko maiatzaren 25a

Larunbatean, maiatzaren 28an, Aiztondoko senidetze eguna ospatuko da. El Salvadorren eta Aiztondo bailarako udalen arteko senidetzea "indartsu eta osasuntsu" dagoela aldarrikatzeko festa izango da, egun osoz.

El Salvadorreko, Meanguera eskualdeko Segundo Montes komunitateko kideak izango dira larunbatean Asteasun eta bi harrera egingo dizkiete. Bata udaletxean eta bestea Asteasuko plazan. Gainera, Zizurkilgo udalerriak, Maiatza Saltsan ekimenaren barruan, katalanak gonbidatu ditu asteburuko ospakizunera.L

Larunbatean bazkalaurretik kalejira bat egino dute eta ondoren, Kataluniako Vidrieras herriko lagunek caldereta goxo bat prestatuko dute. Bazkarirako txartelak salgai daude, Asteasuko udaletxean, kultur etxean, Patxinen eta Iturri Ondon, 15 euroren truke.

Arratsaldean, jai giroak etenik izan ez dezan, Asteasuko musika eskolako haurrek erromeria eskainiko dute frontoian eta han dantza eginez bukaera emango diote ospakizunari.

Iaz kros herrikoia

2015ean, 200 lagun baino gehiagok parte hartu zuen Asteasun antolatutako kros herrikoian. Lortutako 1.300 euroak El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko hainbat gazteri ikasketak ordaintzeko erabili ziren.

Asteasuko, Adunako, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako udalek hartuko dute parte larunbatean ospatuko den Senidetze Egunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!