Bustita iritsi da Ximon

Mikel Iraola 2016ko apirilaren 30a

Euria hastearekin batera jaitsi da Ximon Elizmendiko kanpandorretik behera. Azpian, zaparrada bestelakoa izan da: gozokiena. Bi eguneko festa giroa izango dute Asteasuko auzoan.

Eguraldaiak baldintzatuta hasi dira Asteasuko Elizmendiko jaiak, ordura arte ateri bazen ere, Ximon jaisten hasi behar zen unean hasi baitira lehen tantak. Behera jaisterako, ordea, tantak zaparra bihurtu dira. 

Elizaren estalpean topatu dute babesa bertaratu diren haurrek, Ximon besarkatzen zuten bitartean. Ondoren haur jolasak izan dituzte. Hauxe da aurretik duten egitaraua:

19:30. Izer eta Narbaiza trikitilariak.
20:30. Herri afaria.
22:30. Zezen-suzkoa.
23:00. Erromeria, Izer eta Narbaiza trikitilariekin.

Maiatzak 1, igandea
11:30. Meza Santa Kruz ermitan.
Ondoren. Hamaiketakoa, Toka Txapelketa, eta Laja eta Larrañaga trikitilariak.
17:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi. Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.
Ondoren. Laja eta Larr

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!