Nekane Txapartegik familiaren bisita jasoko du bihar

Ataria 2016ko apirilaren 28a

Atxilotu zutenetik sendiaren lehenengo bisita izango da; bisitaren berri emango dute biharko Asteasuko elkarretaratzean.

Suitzarako bidean dira Nekane Txapartegiren senitartekoak, eta biharko dute, espetxean bisita egiteko hitzordua. Apirilaren 6an espetxeratu zutenetik estreinako aldiz ikusi ahalko dute, izan ere orain arte haren abokatuarengatik izan du familiak bere berri. Estradizioaren inguruan, abokatuak onartu egingo dutela aurreikusten duen arren, horrela izango ez denaren itxaropena du familiak. Bestalde, herritarrengandik nahiz erakundeetatik jasotako babesa eskertu dute, eta biharko Asteasuko elkarretaratzean, telefono bidez, izango direla azaldu dute.

Joseba Txapartegi anaiarekin izan gara solasean:

 

AZKEN OSTIRALA

APIRILAK 29, OSTIRALA

Aduna. 20:00.

Alegia. 19:30.

Altzo. 19:00.

Amasa-Villabona. 20:00.

Amezketa. 19:30.

Anoeta. 19:30.

Asteasu. 20:00.

Berrobi. 19:30.

Berastegi. 19:30.

Ibarra. 19:30.

Ikaztegieta. 20:00.

Irura. 19:30.

Gaztelu. 19:30.

Lizartza. 20:00.

Tolosa. 19:30.

Zizurkil. 20:00.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!