Matxintxulo gaztetxearen laugarren urtemuga

Ataria 2016ko apirilaren 4a

Apirila osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak eta hilaren 23an egingo dute festa nagusia.

Aurreko larunbatean, defentsa pertsonalaren inguruko tailerra egin zuten Asteasuko kiroldegian eta hurrengo ostiralean, hilak 8, hileroko dokumental proiekzioa egingo dute gaztetxean 18:30ean. Apirilaren 16an, 11:00etatik aurrera, sormen tailerra ere izango da Matxintxulon.

Apirilaren 23an egingo dute Asteasuko gaztetxearen urteurren festa. 10:00etan, Asanbladaren funtzionamendua eta botere harremanak dinamika parte hartzailea egingo dute eta 14:00etan eskoletan,, bazkaria izango da. Tiketak aurrez egongo dira salgai, Iturriondon eta Patxinen, 15 euroan. Arratsaldez, 18:00etan trikipoteoa eta jolas alternatiboak egingo dira eta 23:00etan kontzertuak gaztetxean, besteak beste, Arto bixar eta PornoX taldeekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!