Haritz Mujikak irabazi du Osinalde saria

Jon Miranda Labaien 2016ko api. 4a, 10:10

Unai Mendizabal zizurkildarrak, entzuleen saria eraman zuen Gabiriako elkartean ospatutako bertso lehiaketan.

Aurretik ospatutako Argiberri, Osinberde eta Aztiri sarietatik sailkatutako sei bertsolariek hartu zuten parte Osinaldeko finalean, Haritz Mujika eta Unai Mendizabalekin batera, Maider Arregi, Eneko Araiztegi, Maialen Akizun eta Jon Gurrutxaga.

Behetik gorako saioa egin zuen asteasuarrak eta bakarkako lanean asmatu zuen, bereziki. Mendizabal, aldiz, entzuleengana iritsi zen eta bertsoaldi guztietan nabarmendu zen. Eneko Araiztegi segurarrak eraman zuen bertsorik onenaren garaikurra. 

Hauxe, Mujikaren agurra:

Osinalde saria irabazi duten bertsolarien zerrendara batu da Haritz Mujika asteasuarra. Aurretik, eskualdeko beste bertsolari batzuk ere eskuratu dute garaikur hau: Millan Telleriak, Bixente Gorostidik, Jexux Mari Irazuk eta Mikel Artolak.

[Argazki gehiago, Goierriko Hitzan]

1971, Patxi Iraola (Zaldibia).

1973, Luis Otamendi (Aia).

1974, Xabier Zeberio (Itsasondo).

1975, Joxe Izagirre Attola (Azkoitia).

1976, Mikel Mendizabal (Itsasondo).

1977, Juan Inazio Begiristain (Ataun).

1978, Jose Luis Mugartza Elgetzu (Mallabia).

1979, Xabier Arrizabalaga Ziarda (Elgoibar).

1980, Millan Telleria (Albiztur).

1981, Xalbador Laka (Ondarroa).

1982, Jon Sarasua (Aretxabaleta).

1983, Xabier Perez Euzkitze (Azpeitia).

1984, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe IIa (Errezil).

1985, Pablo Joxe Aristorena (Hernani).

1986, Joxe Mari Izeta (Usurbil).

1987, Xabier Narbarte (Lazkao).

1988, Joxe Ramon Elortza (Ormaiztegi).

1989, Joxe Muntuate (Ataun).

1990, Bernardo Azpillaga (Errezil).

1991, Igor Elortza (Durango).

1992, Maialen Lujanbio (Hernani).

1993, Aitor Sarriegi (Beasain).

1994, Pablo Suberbiola (Lasarte).

1995, Bixente Gorostidi (Amezketa).

1996, 25. urteurreneko saioa (lehiaketarik ez).

1997, Jexux Mari Irazu (Larraul).

1998, Nahikari Gabilondo (Zarautz).

1999, Arkaitz Goikoetxea (Oiartzun).

2000, Nerea Elustondo (Legazpi)

2001, Ainhoa Agirreazaldegi (Bergara).

2002, Iker Zubeldia (Zegama).

2003, Iñaki Apalategi (Beasain).

2004, Oihana Bartra (Bilbo).

2005, Aritz Aranburu (Zarautz).

2006, Iban Urdangarin (Ataun).

2007, Aitzol Barandiaran (Ataun).

2008, Uxue Alberdi (Elgoibar).

2009, Maddalen Artzallus (Hendaia).

2010, Mikel Artola (Alegia).

2011, Ane Labaka (Lasarte).

2012, Amaia Iturriotz (Urretxu).

2013, Nerea Ibartzabal (Markina-Xemein).

2014, Aitor Irastorza (Zaldibia).

2015, Eñaut Martikorena (Hernani).

2016, Haritz Mujika (Asteasu).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!