Apirilaren 9an egingo dute aurtengo kantujira Asteasun

Ataria 2016ko martxoaren 31

Aurtengo Asteasuko kantujira apirilaren 9an, larunbata, egingo dute. Aurreko urteetan bezala, 11:30ean kantuzaleak Aiztondo Elkartean bilduko dira eta jan-edanei ekin ondoren kantujiran abiatuko dira 14:30ak bitartean.

Bazkaria Santamañako elkartean egingo dute. 20 euro balio ditu bazkariak, eta epea izena emateko apirilaren 5ean bukatuko da. Izena emateko 696 429 892 telefono zenbakira deitu daiteke.

Jarrian 2015eko urrian egin zuten kantujirako bideo bat:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!