Asteasuko kantujira egingo dute datorren apirilaren 9an, larunbata. Aurreko urteetan bezala, 11.30ean kantuzaleak Aiztondo Elkartean bilduko dira eta jan-edanari tarte bat egin ondoren kantujiran abiatuko dira 14.30k bitartean.
Bazkaria Santamañako elkartean ospatuko da eta izen emateko epea, apirilaren bostean amaitzen da. Izen emateko, 696 42 98 92 telefono zenbakira hots egin beharko da eta 20 euroko prezioa izango du bazkariak.