Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Bakarrizketak, afariak, dokumentalak eta hitzaldiak Asteasun, martxoaren 8aren harira

Ataria 2016ko martxoaren 3a

Asteasuko emakumeek egitarau oparoa prestatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatzeko. Martxoaren 5ean eta martxoaren 8an egingo dituzte ekitaldiak.

Martxoaren 5ean, Yo no soy esa bakarrizketa saioa eskainiko du Idoia Sanchezek 19:00etan udaletxeko ikus-entzunezko gelan. Ondoren, afaria izango da Olentzo jatetxean 21:00etatik aurrera eta afalostean Son&DJ musika jartzaileekin dantzaldia izango da eta ondoren karaokea izango da. Opari baten zozketa egingo dute amaieran.

Martxoaren 8an, 19:00etan, Errealeko emakume jokalariak etorriko dira Asteasura. Kirol munduan izan duten esperietnziaren berri emango dute. 19:45ean Asteasuko emakume kirolariak dokumentala eskainiko dute udaletxeko ikus-entzunezko gelan. Bertako emakume, futbolari, pilotari eta korrikalarien azalpenak jasotzen dira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!