Kanporaketa gainditzen dutenek, herrialdeko kanporaketan parte hartuko dute, datorren urteko otsailaren 20an. Handik sailkatuko dira bikoteak Euskal Herriko finalera.
Bikote irabazleak txapela, garaikurra, 3000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia eramango du. Txapeldunordeek berriz, garaikurra, 1500 euro eta bi lagunentzako Kanariar Uharteetara bidaia izango dute opari. Hirugarren sailkatutik aurrerakoentzat ere izango dira sariak.
Euskal Herriko Mus Federazioak prestaturiko arauen arabera jokatuko da txapelketa. Informazio gehiago eskura izango da, www.ehmus.eus helbidean.