Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak Asteasun

Ataria 2015eko abenduaren 16a

Mugi daitezen harriak leloarekin Sarek urtarrilaren 9an Bilbon antolatu duen manifestazioaren harira ekimenak antolatu dituzte Asteasun

Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, "gure hauspoa eta bultzada eman nahi diogu hain garrantzitsua den ekimen honi". Gaur egun "herritik urrun bizitzera behartuta dauden asteasuarrak" gogoan hartu dituzte eta antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Abenduak 24, osteguna

18:30. Asteasuko plazan, Euskal preso eta iheslarien aldeko kalejira Olentzerorekin

Abenduak 31, osteguna

19:00. Zizurkilgo plazatik abiatuta eta bailarako udalek babestuta, Aiztondora! manifestazio isila

Urtarrilak 9, larunbata

17.00. Bilbon manifestazio nazionala. Autobusa, 15:00etan aterako da Asteasuko plazatik. Izen emateak, 615 70 87 32 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!