Muskerraren Eguna, oroimenera salto egiteko eguna Asteasun

Naiara Roldan de Aranguiz 2015ko aza. 28a, 14:23

Irribarreak, malkoak, estutuak, besarkadak, begiradak... Hitz askok jasoko lukete gaurko egunean Asteasun gertatzen ari dena. Muskerraren Eguna ospatzen ari dira herritarren artean. Bernardo Atxagak berak, herrikideei, Muskerarren Bidea bertatik-bertarako azalpenez eskaini die. Baina aurretik, han bildurikoak espero zuten momentua izan da: eliz atariko eskaileretan duela 55 urteko argazkia berriro kamera aurrean izoztea.

"Oroitzapenak" hori da behin eta berriro eliz atariko eskaileretan bildurikoek errepikatzen ari diren hitza. Eta horrela ere azpimarratu nahi izan du momentu hori Mari Karmen Gabilondok (beheko argazkian eskuinean) une horretaz galdetuta. Erabat hunkituta erantzun du asteasuarrak:

 
Jose Luis Elizegik (beheko argazkian kamerari zuzenean begira, irribarrez) beste horrenbeste egin nahi izan du, eskaileretako momentua deskribatzeko orduan. Berak gainera, Jose Irazu umetan nolakoa zen ere gogora ekarri nahi izan du. Izan ere, idazle asteasuarra 13 urte bete arte Asteasun bertan bizi izan zen:

 
Pili Legarra, Asteasuko alkatea, asteasuarrentzat "egun handia" dela esateaz gainera, gaur artekora iristeko zer nolako lana egin behar izan duten ere laburbildu du:
 
 

Muskerraren bidea

Behin, argazkiaren lehen une hori gailenduta Bernando Atxaga, herrikideak bidelagun Muskerraren Bidea burutu du. 17 geraleku eta geraleku bakoitzean behar bezalako azalpenak eman ditu. Ibilbidean barrena, gaurtik aurrera, edozein bisitarik egin dezakeena, zazpi panel azalduko dira Atxagaren azalpenekin eta QR kodeen bitartez, webgune batean entzungai izango dira idazlearen ahotsean.
 
Gaurko ibilbidea "Ahozko tradizioan" delakoan hasi du Bernando Atxagak, eskola aurrean. Bertsolarien jardunaz mintzatzeko garaian, Pello Errota goraipatzeaz gainera, Mikela Elizegirentzat izan ditu hitzik sentituenak: "Nik Pello Errota baino nahiago izan dut bere alaba, Mikela Elizegi. Bere aitaren doai bera zuen, gertatzen zen bakarra andrea zela, garai horietan andrea izatea preso egoteko modu bat zela".
 
Horrela, geralekuz geraleku Asteasuren barruko historia eta istorioak aletzen joan da Bernando Atxaga, Asteasu egun batez, berriro ere, Obabakoen lilurapean, kultur erreferente bilakatuz. Donostia 2016 ekimena izanik, Asteasu gaurko egunean ere kultur hiriburu bilakatu baita.
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!