Asteasuko plazatik aterako da Mendi Martxa Kulturala goizeko 9:00etan. Lehenengo geldialdia Ur mara mueseoan egingo du eta bertan Koldobika Jauregik bere obra azalduko du. Larrauldik barrena pasatuz, Asteasu aldera jaitsiko dira erreka bailaratik.
Bigarren geldialdia Asteasuko erreka-bailaran berreskuratu berri den errotan egingo da. Manu Eizagirrek errotaren historia azalduko die ibiltariei. Handik Asteasuko plazara jaitsiko dira ibilaldiari amaiera emateko. Hiruzpalau ordukoa izatea aurreikusten dute antolatzaileek.
Iragana berreskuratuz eraiki dezagun bidea izena eramango du ibilaldiak eta herritar guztientzako egongo da zabalik. Behin Asteasuko plazara iritsita, hamaiketakoa izango da parte hartzaile guztientzat.