Auzolanean garbituko dute Usarrabi erreka

Ataria 2015eko abuztuaren 31

Ostiralean, irailaren 4an izango da hitzordua, eta aurretik eman beharko da izena, aseguru poliza egin ahal izateko.

Asteasuko Udalak azaldu duenez "lehentasunezko helburuen artean dauka ingurumena zaintzea" eta hori dela eta auzolanean Usarrabi erreka garbituko dute, ostiralean 16:00etatik aurrera.

Iaz ere egin zuten Erreka Eguna, uztailean, eta udalaren esanetan "oso arrakastatsua" izan zen. "Gurasoak seme-alabekin parte hartu zuten, eta gisa horretako ekintza batek berezkoak dituen ezaugarri guztiak bete zituen egunak: erreka garbitu zuten, auzolanean egin zuten, eta ingurumenaren zainketaren garrantziaz ohartarazi zuten, zentzu pedagogikoan. Zakar ugari atera zuten errekatik, eta udal brigadak lagundu behar izan zien dena jasotzen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!