Hasan Ait Chaou eta Aitziber Ibarbia, Santamañan nagusi

Asier Imaz 2015eko uztailaren 15a

Irabazleak markatik urrun ibili dira; guztira 75 parte hartzaile iritsi ziren helmugara.

Hassan Ait Chaou eta Aitziber Ibarbia izan ziren Santamañako helmugara iristen lehenak, igandean. Goranzko krosaren XV. edizioa jokatu zen, eta guztira, 75 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea.
Irteera Asteasuko plazan zen, eta herriari bi itzuli eman ondoren, Santamañako igoerari heldu zioten korrikalariek. Guztira 7 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Azken bi kilometroak, aipatu bezala, erabateko goranzko maldan.

Helmugara iristen lehena Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen, 28 minutu eta 16 segundoko denbora eginaz. Bigarrenari ia minutu bat atera zion Ait Chaouk. Paul Gomezen ondoren Eneko Garin iritsi zen. Herriko lehen korrikalaria, Pello Izagirre, laugarren postuan iritsi zen helmugara.

Emakumeei dagokienez, hiruk hartu zuten parte. Aitziber Ibarbia izan zen lehena. Sailkapen nagusian 17. postuan iritsi zen zizurkildarra. Olatz Unanue izan zen bigarrena, eta Marian Rosa hirugarrena.

Probako marka, gizonezkoetan 25:50ean dago, eta emakumezkoetan, 30:57an. Iban Sanchezek eta Elena Loyok jarri zituzten.

SAILKAPENA

Gizonezkoak
1. Hassan Ait Chaou         28:16’’
2. Raul Gomez               29:10’’
3. Eneko Garin                     30:08’’
4. Pello Izagirre                   30:34’’
5. Javier Rodriguez           31:38’’
6. Manu Unanue                31:42’’
7. Aritz Garin                          31:50’’
8. Clemente Bravo             32:03’’

Emakumezkoak
1. Aitziber Ibarbia                35:03’’
2. Olatz Unanue                37:59’’
3. Marian Rosa               41:49’’

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!