Urzuriagako karobia errekuperatu dute

Jone Amonarriz 2015eko uztailaren 12a

Urzuriagako karobia errekuperatu dute 2 1436702371159
Urzuriagako karobia errekuperatu dute 3 1436702378309
Urzuriagako karobia errekuperatu dute 6 1436702398026
Urzuriagako karobia errekuperatu dute 1 1436702363896
Urzuriagako karobia errekuperatu dute 5 1436702391862
Urzuriagako karobia errekuperatu dute 4 1436702385432

Asteasuko Udalak ondare historikoaren berreskurapenean eginiko lanak aurkeztu ditu, Urzuriaga etxearen ondoan kokatzen den eremuan

Karobiaren egoera txarra zela eta, Burdina Taldeak bere gain hartu ditu berreskuratze lanak. Joxe Mari Etxeberriak hitz egin du taldearen izenean eta ondare historikoa berreskuratzeak eta ezagutarazteak duen garrantzia azpimarratu du. “Merezi du Asteasuk bere ondarea zabaltzea. Datorren urtean beste ondare historiko bat proposatuko dugu eta gu prest gaude bide honetan lanean jarraitzeko”.

Hainbat datu eman ditu historialariak, besteak beste, karobi horretan 80 pertsona inguruk lan egiten zutela eta bertan bazegoela motore ekonomiko bat. “Historikoki ohartu gara karobi honetatik diru asko ateratzen zela”. Karobi industrial edo frantses karobi izenez ezagutzen dira Urzuriagakoa bezalako karobiak. “Etengabe funtzionatzen zuen. Zementoa egiteko erabiltzen zen, batez ere”.

Karobi honen ondoan, Asteasuko Julian Lizardiren jaiotetxea zegoen, gaur egun desagertua eta beste etxe batez ordezkatua. Baserriaren ondoan gaztainondo bat dago, eta han errezatzen omen zuen. Hortxe bertan dago Urzuriagako karobia. Taldeko kideak, Asteasuko Udaletxeko ordezkariak, Urzuriaga etxeko jabeak eta hainbat herritar izan dira aurkezpen ekitaldian eta hamaiketakoa egin dute ondoren.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!