Asteasuko sanpedroak 2015

Bigarren gaztaroaren gerizpean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko ekainaren 30a

Sanpedroen azken eguna herriko helduenei eskaini diete aurten, haien gozamenerako.

Gaur amaituko dira, Asteasun, aurtengo San Pedro jaiak. Asteburuko egitarau betearen ondoren, herriko jubilatu eta erretirodunen txanda izan da, eta bigarren gaztaroaren gerizpean elkartu dira, frontoiko itzaletan. Izeta II.a eta Aimar Irigoien harri jasotzaileak eta Jon Irazu eta Ugaitz Mugerza aizkolariak aritu dira bazkal aurretik. Mahaiak prestatu bitarte, berriz, Xapre eta Zaharra trikitilarien ardura izan da frontoia girotzea. Bazkari legearekin elkartu, eta musika izan dute arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!