Asteasuko sanpedroak 2015

Aimar Segurolak eta Alain Balserak irabazi dute pilota txapelketa

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 29a

Gaur eguerdian jokatu dira Atzapar Pilota Eskolak antolatzen duen Pilota Txapelketako finalak.

Benjaminen mailan, Aimar Segurolak Manex Usabiagari irabazi dio; aurrebenjaminetan, berriz, Alain Balsera izan da txapeldun, Alex Zeberioren aurka irabazi ostean. Bi partidak emozio bizikoak izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!