Asteasuko sanpedroak 2015

Giro aparta Asteasuko Sokadantzan

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 29a

Eguraldia lagun, jende ugari bildu da Elizmendin San Pedro Eguna ospatzeko. 2008an berreskuratu zuten Sokadantza, eta urtetik urtera belaunaldi berriek hartzen dute parte.

"16 urte egiten dituzten kintoak sartzen ditugu urtetik urtera. Jende helduari nahiz gazteari ilusioa eragiten dio dantzak eta pozik etortzen gara" azaldu du Haritz Mujika gaur dantzari lanetan izan den zinegotziak.

Pili Legarra alkateak ere gazteen partehartzea nabarmendu du: "Poza ematen du gazteak dantzan ikusteak. Lotsagatik-edo batzuetan ez dira irteten baina animatu behar zaie, beraiek baitira etorkizuna".

Biharko egitaraua:

11:00    Meza. Ondoren Aitzondo Elkarteak herriko jubilatuei eskaintzen dien hamaiketakoa.
13:00    Herri kirolak: Harrijasotzaileak: Izeta II eta Aimar Irigoien. Aizkolariak: Jon Irazu eta Ugaitz Mugerza (II)
14:30    Jubilatuen bazkaria frontoian. Zapre eta Zaharra trikitilariak. Telleria eta Zeberio bertsolariak.
18:00    Musika jaialdia plazan. Asteasuko Trikitixa eta Pandero eskola.
Ondoren sorginaren igoera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!