Asteasu Batuzen hautagaiak

Ataria 2015eko maiatzaren 8a

Asteasuko udal gobernuaren ardura izan ondotik, Asteasu Batuzek eginkizun horretan jarraitzeko taldea aurkeztu du. Hilaren 13an Asteasuko plazan egingo dute ekitaldia 19:00etan hautagaitza aurkezteko.

"Gure inbertsio handiena pertsonetan datza, herritarrak eta hauen ongizatea da daukagun balore handiena", esan dute Asteasu Batuzetik.

Honela osatu du udal hauteskundeetarako zerrenda Asteasu Batuz taldeak: Pili Legarra da alkategaia. Hautagaitza Joxe Ramon Aiertzak, Haritz Mujikak, Pilar Iturbek, Joseba Txapartegik, Aitor Usandizagak, Antonio Elizegik, Larraitz Alkortak eta Julen Larruskainek osatzen dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!