Badator Asteasuko Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko aza. 14a, 12:44

Datorren asteko larunbatean orientazio probak izango dira. Txomin Isuntza, Sagain Mendi Elkarteko kideak xehetasun gehiago eman ditu irratian.

Mendian ibiltzeaz gain bestelako ekitaldiez beteta dator aurten ere Asteasuko Mendi Astea. Honela, Sagain Mendi Taldeak azaroan antolatu ohi duen ekitaldi sortaren barruan mendi irteeretaz gain, orientazio probak eta proiekzioak aurreikusi dituzte.

Igande honetan hasi eta datorren astea amaitu arte iraungo du mendizaletasunaren barruan ospatuko den asteak eta Sagain muturrera oinezko mendi irteerarekin ekingo diote mendi asteari.

Datorren aste egunetan proiekzioak izango dira Asteasuko udaletxeko aretoan, 20:00etan. Astelehenean Euskal Kostako Trekking-aren inguruko proiekzioa izango da eta asteazkenean, Karlos Diezen Mendia Bizi proiekzioa.

Larunbat arratsaldean, aipatzekoak dira etxeko edonork parte hartzeko modukoak izango diren orientazio proba erakargarriak. Aipatu proba hauek kirol modalitate ezberdinean aurrera eramango dira: oinezko proba, bizikleta proba eta sprint proba.

Egitaraua

ASTEASUKO MENDI ASTEA. EGITARAUA:

Azaroak 16, igandea. 08:30ean. Hiru edo lau orduko mendi irteera oinez Sagain muturrera.

Azaroak 17, astelehena. 20:00etan. Euskal kostako trekking-aren proiekzioa udaletxeko aretoan.

Azaroak 19, asteazkena. 20:00etan. Karlos Diezen Mendia bizi proiekzioa udaletxeko aretoan.

Azaroak 22, larunbata.

09:00etan. Mendi irteera korrika plazatik. 20 kilometroko ibilbidea.

16:00etan. Orientazio probak: oinezko proba, bizikleta proba eta sprint proba frontoian.

Azaroak 23, igandea. 10:30ean. Mendi irteera bizikletaz. 30 kilometroko ibilbidea nahiz eta ibilbide motzagoa egiteko aukera egongo den.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!