Honela, herritarrek ateratako argazkien bilketa egin nahi du udalak eta herriko paisaiak, ondare artistikoa, pertsonak, festak edo urtean zehar antolatzen diren beste ekitaldietako argazkiak eduki ezkero baliagarriak izan daitezke egutegia osatzeko. Parte hartu nahi duenak, argazkiak kultur-etxean utzi beharko ditu, formatu digitalean, azaroaren 14a baino lehen.