«Sarritan beraien beharrak ahazten dituzte zaintzaileek»

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko urr. 17a, 12:05

Atzo amaitu zuen Zaintzailearen estresa, norbera zaindu zaintzeko ikastaroa Silvia Camio psikologoak Asteasun. Pertsonen zaintza lanetan aritzen direnei zuzendutako ikastaroa eman du berak eta estresa izan du hizpide bi astetan zehar.

Zaintzailearen lana estresarekin lotu da ikastaroan. Zer landu nahi duzue bertan?
Ikastaroaren helburua mendekotasun egoera batean dauden pertsonen zaintzaileen estresa saihestea da, bai familiako kide zein zaintzaile profesionala izan. Ikastaroan parte hartzen ari direnen artean, pertsona helduak zaintzen dituzten profesionalak eta senideak daude.

Estres maila desberdina sortzen du gaixotasun maila desberdineko gaixoak zaindu beharrak?
Desberdintasunak daude baina berdintasunak ere badira. Adibidez, familiako kidearen gaixotasuna onartzea zailagoa izan ohi da familiako kide batek zaintzen duenean gaixoa. Berdintasun asko ere badaude. Gaixoa egoki zaintzea edo endekapenezko gaixotasunetan hobekuntzarik izango ez dela onartzea, esaterako. Gainera, askotan ahaztu egiten zaie zaintzaileei beraien behar pertsonalez arduratzea. Gehienetan, beste pertsona zaintzean esfortzu ikaragarria egiten dute eta beraien behar pertsonalak ahazten dituzte zaintzaileek.

Familiako kide bat zaintzeak arazo afektiboak sortu ditzake. Eta arlo profesionalak?
Alde batetik, zaintzaileak gaixoari eskaintzen dion laguntzak gaixoari behar bezain beste laguntzen ez diola ikustea. Sarritan joaten da pertsonaren egoera txartzen. Bestetik, zaintzen egon zaren gaixoaren heriotza dago.

Familia giroan eta giro profesionalean, beste berdintasun bat ere bada estresa sortu ohi duena. Norberak bere buruari gehiegi exijitzea ez da ona eta errealitate honek frustrazio asko sortzen du.

Emozioek garrantzia handia dute estresean.
Bai eta hori ere lantzen aritu gara. Frustrazioa, tristezia eta kulpa sentimenduak kudeatzen ikastea garrantzitsua da benetan, baita ere gaixoarekiko sortu daiteken momentuko haserre hori kontrolatzen ikastea.

Zaintzaileak jakiten al du estresa duela?
Bakoitzaren pertsonalitatearen arabera izaten da hori eta badira argi dutenak ere. Hala ere, askotan gertatzen da kanpoko norbaitek ohartarazi behar izatea zaintzailea bizi duen estres egoeraz. Horregatik, estresa jasan duten pertsonekin osatzen ditugu taldeak eta honela, kanpoko bati hobeto azaltzen diete beraien egoera. Zaintzailea oso estresatua dagoenean, normalean, ez da kontziente izaten bizi duen estres mailaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!