Bernardo Atxagak irabazi du Euskadi Literatura Saria

Asier Imaz 2014ko urriaren 8a

berria.eus

Idazle asteasuarra Nevadako egunak (Pamiela) liburuagatik saritu dute, 18.000 eurorekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak sustatzen ditu sari horiek.

Epaimahikoaren iritziz, iaz euskaraz argitaratu zen libururik onena Atxagarena izan zen, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan". Aurrez, 1989an irabazi zuen asteasuarrak Euskadi Saria, Obabakoak liburuarekin. 1999. urtean, aldiz, Lista de locos y otros alfabetos lana saritu zioten, Gaztelaniazko literatura atalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!