Asteasuko azoka iruditan

Ataria 2014ko irailaren 29a

Malen Aranburuk irabazi du arroz-esne txapelketa; kalabazarik handiena, berriz, Esnarritza Azpikoa baserriarena izan zen (70,5kg.)

Asteasu lepo bete zen atzo azoka bereziko dozenaka postuz gozatzeko. Eguraldi txarraren beldur baziren ere, ez zuen euririk egin eta nomaltasun osoz egin ahal izan zen azoka. Jende andana gerturatu zen, gainera, aparkatzeko arazoak izatera arte ere. Goizeko 11:00etan txekor errearen pintxoak banatzen hasi ziren, eta eguerdirako amaituta zeuden guztiak.

Animaliek eta bi lehiaketek ikusmin handia piztu zuten bertaratutakoen artean. Malen Aranbururena izan zen arroz-esnerik onena. Bigarren Libe Elizegi izan zen, eta Lierni Ormazabalena hirugarren postuan geratu zen. Epaimahaia Iturriondoko Alberdik eta Patxineko Mila Garmendiak osatu zuten. Aurten bigarrenez egin den kalabaza lehiaketan, Esnarritza Azpikoa baserriakoa izan zen handiena: 70,5 kilokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!